IZATEAREN EDO IZATEN EZ UZTEAREN PRIBILEGIOA
Event s whatsapp image 2021 01 07 at 09.37.47

IZATEAREN EDO IZATEN EZ UZTEAREN PRIBILEGIOA

Organizado por: Mutrikuko Udala

ZABIEL KULTUR ETXEA. Erdikokale Kalea 28 Ver mapa ZABIEL KULTUR ETXEA. Erdikokale Kalea 28

Venta online cerrada.

Para máis información pregunta ao organizador do evento.

Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".

Detalle del evento

Badira urteak mugimendu feministako kide migratu eta arrazializatuek dekolonialitatea eta anti-arrazakeria beraien lanketaren erdigunean jarri zutela, gaiaren inguruko hausnarketa eta eztabaidei bide emanez. Egindako lanketa horri esker, arrazaren kategoria sozialak egungo iruditegi sozialean utzi dituen ondorioak izendatzea posible izan da. 

Horrek, nahitaez, mugimendu feministaren baitan aurrera begirako lana eskatzen du, izan ere, mendebaldeko emakume zuriak, pribilegiodun pertsona gisa, zuzenean interpelatuak izan baikara. Horrenbestez, gure egunerokotasunean praktika dekolonialak barneratzeko beharra inperatibo bilakatu da. Hori lortzeko lanketa/deseraiketa deserosoa izan baitaiteke ere, Mutrikun gaiari heltzeko unea iritsi dela deritzogu. 

Horregatik, Udaleko Feminismo Arloaren eta EMA elkartearen arteko elkarlanari esker, Raizes kolektiboko kideak izango ditugu arrazismoaz, pribilegioez eta dekolonialitateaz hitz egiten. Beraiek, honako galdera luzatzen dizute: egungo jendartean ba al dago oinordekotza kolonial eta arrazistarekin amaitzeko gogorik? Deseraikitzea edo suntsiketa.


*Edozein zalantza izan ezkero, idatzi feminismoaholkularitza@mutriku.net helbidera.

Política de acceso

Neste caso o promotor non especificou a política de acceso a menores, se tes calquera dúbida animámoste a que contactes directamente con el.

Opinión (1) 1 Opinión

Amaia Andonegi
19/01/2021
Asistiu o 15/01/2021 OPINIÓN VERIFICADA
Ezin izan nuen joan / No pude asistir
Gogoz gelditu nintzen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.