Ez da kasualitatea
Brought to you by: Hernaniko Udala
Online sales are closed.
For more information please contact the organizer.
The organizer's data is in the "Brought to you by" section.
Event details
"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
Musikariak :Ixak Arruti gitarra eta Gari Otamendi bioliña
Iraupena: 90 min.
Comments (4) 4 Comments