ARIMA + MICE - SHAKE!

Sala de Conciertos. Ibáñez de Bilbao Kalea, 2, - See map
Several dates -
Brought to you by Paule Bilbao

Select your tickets

Online sales are closed.

For more information please contact the organizer.

The organizer's data is in the "Brought to you by" section.

Event details

- 19:30h

- otsailak 6 febrero (osteguna)

- Shake! (Bilbo)

- 5/7€ - Aurresalmenta entradium-en

----------------------------------------------------------------

ARIMA:

Nire behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu nuen “Arima” proiektua 2018. urtean. 

Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. “Arimaren” kontzertu bat txirrista shoegaze baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala. 

Orain, 4 abestiz osatutako “Metamorphosis” EP-a aurkezten ari gara Euskal Herritik zehar hainbat kontzertu eginez. Diskoa Karlos Osinaga, “Txap”-ekin grabatu dugu Bonberenea ekintzetako estudioetan. Proiektu berrian, Josu González (baxua) eta Gontzal Bilbao (bateria) arituko dira.

Paule Bilbao (gitarra eta ahotsa).

----------------------------------------------------------------

MICE:

Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. 

Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, SumisiónCity Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten. Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik,

gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du. 

Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, 

Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia 

egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.

Access policy

The promoter has not specified underage access policy. If you have any questions, please contact them directly.

Video

We and our partners use our own and third-party cookies in order to offer you the service in a correct way, measure the visits made to our website and, in specific cases, show you advertising and allow you to share content on social networks. You can obtain more information about cookies by consulting our Cookies Policy.